Green Series XCO-k Barakaldora ailegatzen dira

Green Series XCO-k beste edizio bat izango du Barakaldon urriaren 4an, igandean, Gorostizako XCO zirkuituan. Klubean 3 urtez sortu eta egokitu dugun zirkuitu bat da, Julen lehendakari nekaezina lan honen buru dela, 2018 eta 2019ko XC Solidarioak ospatzeko eta gure txirrindularitza eskolak urte osoan zehar erabili eta gozatzeko sortutako zirkuitoa, 2020ko Green Series lasterketen bigarren probaren egoitza izango da.

2020ko egutegi ofiziala

Aurten ere, 2020rako klubeko martxa ofizialen egutegia aurkezten dugu. 11 irteera proposatzen dizuegu eta gustatuko litzaiguke, bazkideok egun hauek erreserbatzea txirrindularitzako eta adiskidetasuneko jardunaldi batez eta irteera osteko bazkariaz gozatzeko. Izan ere, astebururo sortzen diren irteetan, askotan zaila izaten zaigu ordutegiak edo beste arrazoi batzuengatik elkar topatzea.