Green Series 2022: Hiru erronka

Aurten erasora itzuliko gara Green Series XCO lasterketarekin, Barakaldon, ekainaren 19an. Pasadan urtean lasterketa arrakastatsua izan zen, Klubeko kideen eta gainerako laguntzaileen inplikazioari esker. Erronka handia da ekitaldi hau hirugarren aldiz antolatzea, beti hobetzen saiatuz.

Beste erronka handi bat ekainaren 18an Mini Green Series XCO lasterketa ospatzea da. Lasterketa horretan 7 eta 14 urte bitarteko haurrak lehiatuko dira zirkuitu eta dekoratu berean, non hurrengo eguneko gainerako kategorietako lasterketa egingo den. Lasterketa hau Bizkaiko hainbat herritan egingo diren zazpi lasterketek osatutzen duten txapelketa berri eta arrakastatsuaren seigarrena izango da.

Edizio honetako hirugarren erronka gisa, Gorostizako zirkuituak 2022ko Euskadiko Txapelketa hartuko du. Beraz, maila guztietan lasterkari handiak etorriko direla espero dugu. Luxu handia gure Klubarentzat, gure herriarentzat eta gure kirolarentzat!

Ekainaren 18an eta 19an ikusiko dugu elkar!