2023ko lehiaketa taldea

Hezkuntzan, eskola ondoren institutura pasatzen gara, eta txirrindularitzan, eskolen ondoren, LASTERKETAK etortzen dira.

Txirrindularitza banakako kirola da, eta garaipena lortzearekin batera, talde-sakrifizio handiak egiten dira, ez taldekideenak bakarrik, baita helburu horren alde lan egiten duen talde osoarenak ere..

15 urte edo gehiago badituzu, BARAKABIKEn daukagun LEHIAKETA proiektuarekin bat egin dezakezu. Gainera, KADETE eta JUBENIL talde bat dugu, horretan sartu ahal zara eta taldean entrenatu ahal izango duzu.

Entrenatzeko metodologiarik eta ariketarik egokienak erakutsiko dizkizugu, aukeratzen duzun lehiaketa-modalitatearen eskakizunetan oinarrituta. Kirol zuzendaritzatik urteak daramatzagu hainbat diziplinatan lasterkariak prestatzen, hala nola errepidean, mountain bikean edo ziklo-krosean. Gainera, klubaren barruan kirol hau gozatzeko tresna guztiak ditugu.

Ez izan zalantzarik, bat egin familia handi honekin, BARAKABIKE familia.

Interesatuta bazaude etor zaitezke, datorren urtarrilaren 4an, arratsaldeko 18: 30etan, Gorostizako kiroldegiko 1. gelara.
Baieztatu zure bertaratzea WhatsApp bidez +34696681826 telefonoan