2023ko irteera ofizialen egutegia

2023. urtea hasten dugu, irteeraz, lasterketaz eta inguratzen gaituen inguru zoragarriaz bizikletarekin gozatzeko aukera emango diguten beste ekitaldi batzuez beteta.

Lehen seihilekoan, errepikeko irteerak hiru izango dira: Barakaldotik irtenda Villasana de Mena-ra, Pontarron-era eta Bakio-ra. Gainera, Gasteizera bidai bat egingo dugu, Ollako Itzulia egiteko. Urtea amaitzeko, Bilbao-Bilbao lasterketa errepikatuko dugu eta geroago Peña Angulora igoko gara.

Hastapenetako MTB taldeak, High Power izenaz ere ezaguna denak, geldialdiz betetako urtea du. Tokiko irteerak izango dituzte Traslaviñara, Eretza aterpetxera, Lucero lurmuturrera, Pico Ventana eta Pagasarrira. Gasteizera joango dira urte erdialdean, Garaiaren ibilbidea ezagutzera.

MTB taldeak, Ezkarai-rako irteera errepikatuko du. Gurutzeko tontorrera, Ubietamendira eta Urkiolara ere igoko da. Irteera garratzitsuena Nafarroan izango da, eta Eugi bisitatuko dugu bertan.

E-Bikes modalitatean, Pulmón de Acero lasterketan eginten den ibilbidea probatuko dugu, Eretza, Tojo eta Burtzako zelaiak bisitatuz.

Pedales de Hierro, Pulmón de Acero, Bilbao-Bilbao eta Senderos de Losa (Quincoces de Yuso) martxetan, eta Kublak urteari agurra emateko antolatzen dituen geldialdietan (hamaiketako familiarrean eta gabon zaharreko Argalario-ko igoeran) bazkideen partehartze masiboa, espero dugu.

Ekainean Green Series eta Mini Green Series lasterketak antolatzeko boluntarioak behar ditugu eta zurekin kontatzen dugu!

Aurrera!