Green Series eta Mini Green Series 2023

Baraka Bike Txirrindulari Klubak XCO Green Series txapelketaren zortzi probetako bat barakaldotarren Tellaetxe kampilan aurrera eramaten du beste urte batez.

Zirkuitua Gorostiza polikiroldegia ondoan kokatuta dago eta 4 kilometroko luzera izango du, 150 metro inguru gainkarga positiboa izanik kadeteetatik aurrera dauden kategorientzat igande honetan, ekainaren 18an goizeko 9.30etatik aurrera korrikatuko dituztenak.

Baina lehendabizi, ekainaren 17an, larunbata 15.30etan Mini Green Series lasterketa egingo da, 8 eta 13 urte arteko benjamin, kimua eta infantil kategoriak parte hartuko dutelarik. Kategori bakoitzak bere ibilbidea izango du Gorostiza XC zirkuituan. Espero dugu aurten zortea hobetzea, 2020 eta 2021 bitartean lehiaketetako geldialdiaren eta 2022ko beroaldiaren ondorioz lehiaketak bertan behera geratu ziren eta. Aurten bai!