II Gorostiza XC Solidarioa: Urriak 5

Behin betiko data dugu II. Gorostiza XC Solidarioa ospatzeko. 2019ko urriaren 5ean, larunbata, 3 eta 18 urte bitarteko haurrentzat MTB izaera solidarioko ekitaldi honetaz gozatzeko aukera izango dugu.

Formatua iazko berbera izango da, galkorrak ez diren elikagaien ekarpenaren trukean (Elikagai Bankura emango direnak), parte hartzaile bakoitzak XC zirkuituko bi txandetako batean parte hartuko du, bata txiki-bikers-entzat eta beste bat, berriz, handientzat iazko XC Solidarioarekin konparatuz berritasun ugarirekin.

Datozen asteetan Baraka Bike Txirrindularitza Klubaren webgunean izen-emateak argitaratuko dira, iazko arrakasta errepikatzea esperoan, bertan 200 biker baino gehiago parte hartu zuten eta famili- txirrindularitza giro bikaina egon zen.