Aldarrikapen martxa

ORCONERAKO BIDEA ETA TUNELAK EGOKITZEKO LEHEN ALDARRIKAPEN MARTXA

Baraka Bike Txirrindulari Elkarteak martxa zikloturista bat antolatuko du apirilaren 3an Orconerako bidea eta tunelak egokitzea aldarrikatzeko.

Helburu nagusia zeharkaldi honen egoera txarraren berri ematea eta administrazio eskudunei Errekaortutik Orconerako bidegorriraino guztiz egokitzeko eskatzea da.

Inguruko klub, elkarte eta partikularren laguntza eta parte-hartzea dugu martxa horretarako.

  • Data: 2022ko apirilaren 3a, igandea
  • Ordua: 11:00
  • Irteera: Barakaldoko Herriko Plaza
  • Amaiera: Trapagaran
  • Asistentzia mota: pertsona guztiak
  • Garrantzitsua: tuneletarako argi bat eramatea