Green Series XCO-k beste edizio bat izango du Barakaldon urriaren 4an, igandean, Gorostizako XCO zirkuituan. Klubean 3 urtez sortu eta egokitu dugun zirkuitu bat da, Julen lehendakari nekaezina lan honen buru dela, 2018 eta 2019ko XC Solidarioak ospatzeko eta gure txirrindularitza eskolak urte osoan zehar erabili eta gozatzeko sortutako zirkuitoa, 2020ko Green Series lasterketen bigarren probaren egoitza izango da.
Hona hemen probaren datu interesgarriak:
Proba Barakaldoko UKEko Gorostiza kiroldegiaren inguruan egingo da, ezustekoz beteriko 4 kilometroko zirkuituan, eta ez dugu zalantzarik parte hartzaileek asko gozatuko dutela.
Aparkalekuak jarriko dira zirkuituaren inguruan. Zuhatzuko zelaietan ere aparkatu ahal izango da, Puerta Bilbao hotelaren eta Pollito garagardotegiaren aurrean, zirkuitutik bost minutura. Autokarabanei Zuhatzuko zelaietan aparkatzea gomendatzen diegu. Bertaratutako guztiei gogorarazten zaie ez aparkatzea baimenik gabeko lekuetan eta, horrela, ez dutela ezustekorik izango.
Covid-19 dela eta, ez da dutxarik, hornidurarik, ezta bizikletak garbitzeko gunerik ere egongo, pilaketak saihesteko. Gorostizako aparkalekuan ur-puntu bat dago.
Ekipoentzako karpa-gune bat jarriko da.
Hau da greenseriesxco.com ekitaldiaren antolakuntzaren webgunea eta probaren ordutegiak.