2020ko egutegi ofiziala

Aurten ere, 2020rako klubeko martxa ofizialen egutegia aurkezten dugu. 11 irteera proposatzen dizuegu eta gustatuko litzaiguke, bazkideok egun hauek erreserbatzea txirrindularitzako eta adiskidetasuneko jardunaldi batez eta irteera osteko bazkariaz gozatzeko. Izan ere, astebururo sortzen diren irteetan, askotan zaila izaten zaigu ordutegiak edo beste arrazoi batzuengatik elkar topatzea.

BTTn Urkiolako Parke Naturalaren ibilbidea nabarmenduko dugu, Anboto gailurraren magalean zehar. Eta Izkiko irteeraren arrakasta ikusita, ametsetako baso horietan barrena ibiliko gara berriz ere.

Kantabriara itzuliko gara errepide modalitatean, mendi portu infinituez gozatzeko. Eta Bizkaiko kostaldea eta haren errepide bihurgunedunak bisitatuko ditugu hanken erresiztentzia frogan jarriz.

Gure ekitaldien egutegian ordutegien, joan-etorrien eta gainerako logistikaren xehetasun gehiago zehaztuko dira.

Ohar garrantzitsua: ordutegiak, egunak eta ibilbideak hainbat arrazoirengatik alda daitezke, hala nola meteorologia, bertaratuen kopurua edo beste edozein arrazoi. Horregatik, klubeko WhatsApp taldeari adi egoteko gonbidatea luzatzen dizuegu, edozein nobedade sortuz gero, entera zaitezten.