Bike Eskola 2019-2020 izen-ematea zabalduta

Baraka Bike Txirrindularitza Eskolak ireki du bazkide berrien izena emateko epea, eta 2019ko azaroaren 30ean amaituko da.

Bizikletan ibiltzea gustuko baduzu eta 7 eta 14 urte artean badituzu, ez utzi pasatzen eta eman izena igandeetan gurekin ibiltzera. Jaitsierak, igoerak, bizikletaz ibilaldiak lagunekin, aldaketak eta balaztak behar bezala erabiltzen ikasi eta txirrindularitza-eskolen probak egingo ditugu.

Gainera 11 eta 18 urte artean badituzu, astean zehar errepideko bizikletako irteerak, arraboleko teknika eta pentsatzen duzun guztia egingo dugu.


Informazio geihago: https://www.barakabike.es/bikeskola