Bike Eskolaren lehenengo eguna

Pasaden martxoak 3an Baraka Bike Txirrindulari Elkartearen projektu berria hasi genuen; Bike eskola. Ilusioz beteriko projektua, bazkideen dedikazioa eta lan gogorrarekin helburua txirrindulari txikiak ikastea eta ondo pasatzea da.

Goizeko 10:30 etan pilo bat ume zegoen ekipazio ofizialarekin, beraien guraso eta bolondresekin, ohiko lekuan geratu ginen (bazkide nagusien geratzeko ohiko lekuan), Donebikendin dauden torretako errotondan.  Gus projektuko liderretako baten txistu soinuarekin hasi zen dena, ume guztiak lerroan abiatu ziren Julen Lehendakariaren hitzen ondoren, ondo zainduta Kepa, Gaizka eta Bittorekin, bizkortasun handiz desagertu ziren bidegorritik zehar lehenengo txirrindulari txikien agerraldian.

Bidean zehar umeak txaloatuak izan ziren bertatik zioazen txirrindulari eta oinezkoen partez, umeak hain kontzentratuta zioazen ez zirela ohartzen jendearen animoez.

Bi ordu geroago, bederatzi kilometro egin ondoren Barakaldo inguruan, txirrindulari txikiak oso pozik eta irribartsu bueltatu ziren, esperientzia labur egin zitzaien …”ez arduratu edukiko dugu denbora Dolomitak igotzeko” broma artean esan zien bolondres batek.

Goazen mutilak,

hau da Baraka Bike!!!!