Hezkuntzan, eskola ondoren institutura pasatzen gara, eta txirrindularitzan, eskolen ondoren, LASTERKETAK etortzen dira.
Txirrindularitza banakako kirola da, eta garaipena lortzeko, taldekideek ez ezik, helburu horren alde lan egiten duen talde osoak ere sakrifizio handiak egiten ditu.
15-16 urte badituzu, BARAKABIKEn dugun LEHIAKETA proiektuarekin bat egin dezakezu. KADETE talde bat daukagu, eta apuntatzen bazara, taldean entrenatu ahal izango duzu.
Entrenatzeko metodologiarik eta ariketarik egokienak erakutsiko dizkizugu, aukeratzen duzun lehiaketa-modalitatearen eskakizunetan oinarrituta. Kirol zuzendaritzatik urteak daramatzagu hainbat diziplinatan lasterkariak prestatzen, hala nola errepidean, mountain bikean edo ziklo-krosean. Gainera, klubaren barruan kirol hau gozatzeko tresna guztiak ditugu.
Ez izan zalantzarik, batu zaitez familia handi honekin, BARAKABIKE familia.