Udazken bizi-bizia: Neskak, lehiaketa talde eta askoz gehiago

Baraka Bike Txirrindularitza Klubarari berri eta ekintza ezberdinez beteriko udazkena espero zaio. Klubak, planifikatutako ekitaldiekin jarraituko du, eta proiektu berriak kudeatuko ditu, gure helburua hazten jarraitzea eta pertsona guztiak klub honen parte sentitu eta partehartzea lortzea delako.

Urtekarian planifikatutako ekintzak bere horretan jarraitzen dute: urrian Izki-ra (MTB) irteera, azaroan errepideko irteera batekin Barakaldotik irtenda Burgos-eko iparraldea osotuz, eta abenduan Gorbea-ra (MTB) irteera bat eginez. Gainera, Karratzako BBT Elkarteko lagunek bisita bueltan emango digute azaroan, Zugaztietan ibilbide bat eginez

Berrietako bat Neskak Atala sortzea izango da. Txirrindularitza gustoko duteen emakumeek beraien tokia izatea da helburua, eta horrela, geratu ahal izatea, entrernamenduak egitea edota ekitaldietan elkarrekin parte hartzea. Kluba-ak laguntza eta erreztasunak emango dizkie taldea osotu eta antolatzeko.

Lehiaketa Talde berri bat izango dugu, txirrindularitza lehiaketa guztietan parte hartu ahal izateko: XC, CX, jaitsierak, ea. Klubak bere laguntza emango dio taldeari, lehiaketa ekitaldietan kirol materiala erosteko eta bidaietarako diru-laguntza emanez

Asteburuero Bike Eskolak bere ibilbidearekin jarraitzen du, zure umeak 7 eta 14 urte artean badago, etor zaitez asteburu batean eskola frogatzera. Etor zaitez gurekin!

Gainera, Neskak atalean, lehiaketa taldean, Bike Eskolan edo Baraka Bike Txirrindularitza Klube-an izen-ematea soilik nahi duzuenok, ondorengo ongietorri kamiseta jasoko duzue.

 

Bat egin gurekin, Baraka Bike-era etor zaitez!